En direct

Oihana Azkue

Durangoko azoka inoiz baino hurbilago

'Zu non, han DA!' ekimena iragarri berri dute Durangoko Azokako antolatzaileek. Egungo murrizketak medio, gutariko askok Durangora gerturatzerik izango ez dugunez, Durangoko Azoka gure herrietara gerturatzeko helburua duen ekimena da. Jon Arriaga ekimenaren koordinatzailea izan da kultur tartean.

Audio_placeholder

Durangoko azoka inoiz baino hurbilago

Loading player...
'Zu non, han DA!'
'Zu non, han DA!'

Durangoko Azoka Euskal Herri osora zabalduko da 'Zu non, han DA' ekimenaren bidez. Ekimenaren koordinatzailea Jon Arriaga izan dugu lagun kultur tartean eta azaldu digunez, bi adar nagusi izango ditu: bata plaza eta bestea azoka.

Plaza, euskal herriko 8 herri ezberdinetan egingo diren 32 kontzertuek osatuko dute. Ibilbide luzeko taldeek eta hasi berriekin osatutako askotariko eskaintza izango da herri horietan abenduaren 4tik 8ra bitartean. Sarrerak Durangoko Azokaren webgunean eskuratu ahal dira.

Bestetik, azokaren luzatzea dator. Abenduaren 4tik 8ra bitarteko azoka, aurtengoan digitala izango da, baina abenduaren 9tik urtarrilaren 8ra bitartean, Euskal Herriko hainbat liburu dendetan Azokako produktuak eskuratzen jarraitzeko aukera izango dugu.

Jaurlaritza Logoa