En direct

Naiz Irratia

Urtzi Aurrekoetxea (Kelvion Thermal): «Enpresak mahai gainean jarri dituen aukerak zentzugabeak dira»

Igorreko Kelvion Thermal enpresako langileak greba mugagabean dira, enpresak plantila osoa kaleratzeko proposamena jarri duelako mahai gainean. Urtzi Aurrekoetxea LAB sindikatuko ordezkaria da bertan eta Naiz Irratian nabarmendu du urte osoa lan karga onarekin egin ostean, ezustean harrapatu dituela albisteak.

Audio_placeholder

Urtzi Aurrekoetxea (Kelvion Thermal): «Enpresak mahai gainean jarri dituen aukerak zentzugabeak dira»

Loading player...
Kelvion Thermal Solutionseko langileak. (ELA)
Kelvion Thermal Solutionseko langileak. (ELA)

«Azaroaren 5ean jakinarazi ziguten plantila kaleratzeko asmoa zutela», hala nabarmendu du Urtzi Aurrekoetxeak Informazioaren Harian. Igorreko Kelvion Thermal enpresan lan egiten du eta enpresa batzordeak jakinarazi die langile guztiak kaleratzeko asmoa duela.

«Susmoak izaten hasiak ginen, produkzioa beste herrialde batzuetara eramaten hasiak zirelako». Aurrekoetxeak nabarmendu du ezustean harrapatu dituela albisteak, urte osoan lan karga ona izan dutelako eta udan azpikontratatutako langileak ere izan direlako bertan lanean. Aldi berean, ordea dagoeneko ekoizpena beste herrialde batzuetara eramaten hasia zegoen enpresa. «Negoziaketan zentzurik gabeko aukerak jartzen dituzte mahai gainean», dio Aurrekoetxeak. Enpresak sei bat langileri lanean jarraitzeko aukera eman diezaiekela adierazi die, Urrutikoetxearen ustez «zentzugabea» da hori.

Grebarekin aurrera jarraituko duela adierazi du zerbait lortzen duten arte.

Jaurlaritza Logoa