En direct

Naiz Irratia

Garazi Hach Embarek: «Ez dugu uste Marokok eta Espainiak ezer egingo dutenik Saharako egoera konpontzeko»

Garazi Hach Embarekek Naiz Irratian azaldu du azken 29 urtean inork ez duela ezer egin Sahara Mendebaldeko egoera konpontzeko eta lehenago edo beranduago, gatazkak lehertu beharra zeukala.

Audio_placeholder

Garazi Hach Embarek: «Ez dugu uste Marokok eta Espainiak ezer egingo dutenik Saharako egoera konpontzeko»

Loading player...
Sahararen aldeko elkarretaratzea Iruñeako Gazteluko Plazan. (Iñigo URIZ/FOKU)
Sahararen aldeko elkarretaratzea Iruñeako Gazteluko Plazan. (Iñigo URIZ/FOKU)

«Lehenago edo beranduago, zerbaitek lehertu egin behar zuen». Garazi Hach Embarekek Informazioaren Harian azaldu du Sahara Mendabaldean bizi den egoera benetan latza dela uneotan. «Bertan daudenek jasaten duten errepresioa sekulakoa da». Egoerak momentuz konpontzeko itxura gutxi duela dio Hach Embarekek eta Marokoko eta Espainiako gobernuaren aldetik ez du inolako laguntzarik aurreikusten. «Guk gure borrokarekin jarraituko dugu, jo eta ke».

ELA, LAB, Steilas, ESK, Euskadiko CCOO, Euskadiko UGT, CNT eta EHNE Bizkaia sindikatuek adierazpen bateratu batean saharar herriaren eta Fronte Polisarioaren borrokarekiko "elkartasun argia" adierazi dute eta azaroaren 21erako manifestazioak deitu dituzte euskal udalerrietan.

Jaurlaritza Logoa