En direct

Oihana Azkue

Deserriaren minaz

Maialen Diaz Urrizak Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi du 'Herri hura' eleberriarekin. Deserria abiapuntutzat hartuta Bernardo eta Abeliñeren gorabeherak azaltzen ditu bertan Diaz Urrizak. Kultur tartean mintzatu zaigu bere deserri "pribilegiatutik", madrilen bizi den idazle nafarra.

Audio_placeholder

Deserriaren minaz

Loading player...
Liburuaren azala
Liburuaren azala

Deserriak bi mugimendu dakartza berekin Maialen Diaz Urriazaren aburuz:«Bata fisikoa da, geografian egiten dena, bestea berriz norberaren baitan, barruan ematen dena». Bi mugimenduak ditu ardatz, azalekoak eta barrukoak 'Herri hura' eleberriak, Donostia Hiriko Literatura saria ekarri dion lanak.

Madril du bizileku azken urteetan idazle nafarrak, «Deserri pribilegiatua, neuk aukeratu dudalako, eta neuk nahi dudan bizimodua egiteko aukera ematen didalako». Bernardo eta Abeliñeren historiak antzerki obra baten traza du. izan ere antzerki-lanak idaztea du ogibide Maialen Diaz Urrizak. Antzerkian lan egiten du beraz, eta baita  antzerkiarekin lan egin ere, esate batera, madrilen nerabeak sexu esplotazioaren inguruan kontzientzia har dezaten 'Piel con piel' izeneko ekimen bat dute abian antzerkiaren bitartez helburu hori jorratzeko.

 

 

Jaurlaritza Logoa