En direct

Londresko Euskal Elkarteak pandemia garaieta online programa indartu nahi izan du. Partaidetza libre eta doakoa da ekimen hauetan eta parte hartzeagatik elkarteko bazkidetza oparitzen dute, parte hartzearekin euskal etxe honen jarduna indartzen laguntzen delako.
Antton peña, Euskal Elkarteko kidea izan dugu lagun kultur tartean, eta berak aurkeztu dizkigu azarorako programatu dituzten bi ekimenak.
Lehenengoa online pertso tailer bat da. Azaroaren 12an egingo da, Euskla Herrian 20:00ak direnean. Oihana Iguaran bertsolariak gidatuko du tailerra, eta izena emateko aski da eventslondonbasque@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea. Edonork, edonondik parte hartu dezake.
Bigarrena zinema emanaldi bat izango da. Azaroaren 20an, ostirala, Transgeneroen Oroimenaren Egunarekin (Transgender Day of Remembrance) bat eginez, “Mi Pequeño Gran Samurai” (2019) filmaren emanaldi eta debatea, Liverpoolgo Unibertsitateko Hizkuntza eta Kultura Modernoen Departamentuko Euskal Ikasketa Taldea lankide hartuta.


