En direct

Oihana Azkue

«Belaunaldi berriek jakin behar dute nor zen Gladys» Bertha Gaztelumendi, kazetari eta zine zuzendaria

Bilboko Zinema Ikusezinaren jaialdia abian da aste honetan, eta bertan ikusgai izango den dokumental bati erreparatu nahi izan diogu kultur tartean. Bertha Gaztelumendik zuzendutako 'Ez! Eskerrik asko. Gladysen leihoa' lana ezagutu dugu zuzendariaren ahotik.

Audio_placeholder

«Belaunaldi berriek jakin behar dute nor zen Gladys» Bertha Gaztelumendi, kazetari eta zine zuzendaria

Loading player...
Lemoiz
Lemoiz

80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du. Horixe da  Bertha Gaztelumendik zuzendutako?Ez!Eskerrik asko. Gladysen leihoa' lanaren sinopsia.

Bilboko Zinema Ikusezinaren Jaialdiaren baitan ikusgai izango den dokumentaletako bat da Gaztelumendirena, eta bere hitzetan galdu ezineko aukera da horrelako jaialdietan parte hartzea, batez ere publiko gazteenarekin bat egiteko aukera ematen duelako. Zuzendariaren esanetan, garratzitsua, beharrezkoa delako «belaunaldi gazteenek Gladys nor zen jakitea».

 

Jaurlaritza Logoa