En direct

Ion GARATE

«Pilotarien greba eskubidea urratzen ari direla uste dugu»

Igandean jokatzekoa den binakako txapelketako finalak airean jarraitzen du, erantzun baino galdera askoz gehiagorekin. Izan ere, bost egun falta diren honetan, oraindik ez dago sarrerarik salgai eta zalantzak ugariak dira. Honetaz gain, EPELek Albisu eta Agirreri larunbateko partida galdutzat eman izanaren aurka ELAk epaitegietara jo du gaur, erabaki horrek pilotarien greba eskubidea urratzen duela iritzita. NAIZ irratian izan dugu Mikel Larunbe pilotarien kolektiboko ordezkaria eta berarekin aztertu dugu egungo egoera.

Audio_placeholder

«Pilotarien greba eskubidea urratzen ari direla uste dugu»

Loading player...
Ibai Zabala eta Mikel Larunbe, enpresarekin izan berri duten bileran. (Aritz Loiola / FOKU)
Ibai Zabala eta Mikel Larunbe, enpresarekin izan berri duten bileran. (Aritz Loiola / FOKU)

 

Igandeko binakako finalerako bost egun baino falta ez direnean, oraindik ere ez dago sarrerarik salgai eta ez dago argi finala jokatuko den ala ez. Bestetik, EPELek Albisu eta Agirreri larunbateko partida 22-0 galdutzat eman izanagatik, ELAk epaitegietara jo du gaur greba eskubideen urraketa gisa ulertzen baitute erabaki hori. Egoera aztertzeko asmoz gurean izan dugu Mikel Larunbe pilotarien kolektiboko ordezkaria eta azaldu du pilotarien «greba eskubidea urratzen» ari direla horrelako erabakiekin.

Jaurlaritza Logoa