En direct

Iker GURRUTXAGA

'Amak' taldearen aurkezpen bira bukaerara iristen ari da

Lazkaon eta Oiartzunen emango dituzte azken kontzertuak urriaren 16an eta 24an.

Audio_placeholder

'Amak' taldearen aurkezpen bira bukaerara iristen ari da

Loading player...
Azken bi kontzertuak emango ditu urrian 'Amak' taldeak.
Azken bi kontzertuak emango ditu urrian 'Amak' taldeak.

Amaia Orexa, Maixa Lizarribar, Alaitz Telletxea eta Kristina Solano. Lau emakume, lau pandero, lau ahots, lau trikiti… eta batez ere lau ama dira. Hartara, jaialdi baterako hasi zen zerbait, proiektu serio bilakatu da eta aurten batean eta bestean izan dira emanaldiak egiten.

«Gure agendak ezkontzea ez da gauza erraza. Hartara, opor garaia aprobetxatu behar izaten dugu gauzak egin ahal izateko, eta, zortez, aurten emanaldi mordoxka bat egiteko moduan izan gara», kontatu digu Maixa Lizarribar taldekideak.

Garaiko plaza talde handietan ibilitakoak dira guztiak, Alaitz eta Maider, Maixa eta Itxiar eta M-n Ezten taldeetan hain zuzen ere. «Oraindik ere musikari lotuta jarraitzen dugu. Kristinak eta biok trikiti klaseak ematen ditugu, Alaitz musika irakaslea da eta Amaiak musika denda batean egiten du lan», kontatu digu Maixak.

Hartara, kasualitatez, jaialdi baten ostean bakoitza bere kontuetan aritu eta gero, ideia eman zieten elkarrekin zerbait prestatu eta oholtzara proiektu berri batekin itzultzeko. Aukera baliatu dute 2020an eta dagoeneko zerbait egosten ari dira datorren urterako ere. «Aurkezpen bira egin dugu eta garai batean bezala, aurkeztu ondoren, zerbait grabatzeko asmotan bagara. Asko harritu egiten dira, egun tendentzia bestea delako. Lehendabizi diskoa eta gero aurkezpena», nabarmendu du Maixak.

Aurreko asteburuan Tolosan kontzertua eman eta gero, urriaren 16an Lazkaon izango dira eta 24an Oiartzungo plazan. Hala, aurkezpen birari bukaera emango dio 'Amak' taldeak. Sarrerak eskuratzeko garaiz ibili beharko da, orain arteko emanaldietan arrakasta izan dute-eta.

Jaurlaritza Logoa