En direct

Bazekiten eguerdiko hamabietan emango zirela jakitera Espainiako Zine Akademiak Oscar sarietarako hiru hautagaien izenak. Urduri ekin zioten bidaiari, telefonoari erne. Bazuten esperantza, oscarretarako bidean lehen urrats hau ematekoa. Behin albistea jasota ordea, pozarekin batera etorri da neurritasuna: azaroaren 3an baieztatuko da azkenean hiru hautagaietatik zeinek egingo duen aurrera, eta hortik aurrerako bidea, «Hori beste unibertso bateko kontua da» dio Arregik, Atzerriko Pelikula Onenaren Oscar sarirako hautagai ofizial izateko bideari erreferentzia eginez.
Beste bi hautagaiak, 'El Hoyo' eta 'O que arde' lehiakide finak direla esan digu zinemagile oñatiarrak, eta biak ikusi ditu eta biak ditu gustuko bakoitza bere erregistroan. Azaroaren 3an argituko dira zalantzak.


