En direct

Bigarren Kafea

Candido Ibar: «Ez nuen uste, gaur egun, eta oraindik, horrela egon behar genuenik»

Audio_placeholder

Candido Ibar: «Ez nuen uste, gaur egun, eta oraindik, horrela egon behar genuenik»

Loading player...
Pablo Ibar, epaiketan, Joe Nascimento, Fred Haddad, Benjamin Waxman y Kevin J. Kulik abokatuen ondoan. (LA CLAQUETA POOL)
Pablo Ibar, epaiketan, Joe Nascimento, Fred Haddad, Benjamin Waxman y Kevin J. Kulik abokatuen ondoan. (LA CLAQUETA POOL)

Bigarren Kafea irratsaioan Candido Ibar, Pablo Ibarren aita, elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Pabloren auzia zein puntutan dagoen kontatu digu eta laister estreinatuko den 'El Estado contra Pablo Ibar' telesaila aurkeztu digu. 6 kapituluko 'True Crime' estiloko telesaila da eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu egin zen. Besteak beste, Irusoin ekoiztetxe euskalduna dago proiektu honen atzean eta nazioartean zabalduko da, berriki erosi ditu HBO plataformak zabalpen eskubideak.

1994an, Pablo Ibar atxilotu eta heriotza-zigorra ezarten diote Floridako hegoaldean gertatutako hilketa hirukoitz batengatik. Etxeko segurtasun-kamera batek grabatu zuen krimena osorik, baina irudien kalitate eskasak ez du bermatzen hiltzaileetako bat bera denik. Hasiera-hasieratik errugabea dela aldarrikatu du Pablok, baina heriotza-zigorra ezarri zioten eta ia 20 urte eman zituen heriotz-korridorean. Oraindik Floridako Okeechobee kartzelan jarraitzen du. 


 

Candido Ibarrek elkarrizketan aitortzen duenez, «ez nuen uste, gaur egun, eta oraindik, horrela egon behar genuenik». Erantsita dago elkarrizketa osoa.

Jaurlaritza Logoa