En direct

Asier ERRASTI

Bidelagunak behar ditu Mintzanetek

Mintzanet egitasmoak abian jarri du iraileko kanpaina, bidelagunak lortzea helburu nagusi duela. Euskara online praktikatzen lagunduko duen jendearen parte-hartzea behar dute, praktikatu nahi dutenen zerrenda luzea da eta.

Audio_placeholder

Bidelagunak behar ditu Mintzanetek

Loading player...
Bidelagunak (Mintzanet)
Bidelagunak (Mintzanet)

Bidelagunak euskaldun jantziak dira, baina ez dute titulurik behar. Helburua ez baita eskola ematea, ordu erdian edo ordubetean euskara lasai praktikatzeko aukera izatea baizik. Lagundu nahi dutenek zehazten dute maiztasuna: astean behin, bitan edo hirutan, hamabostean behin…

ASTEBURUKO HARIA magazinean izan da Ainara Loiarte Mintzaneteko koordinazio taldeko kidea, abian jarri duten kanpainaren inguruan solasean.

Jaurlaritza Logoa