En direct

Oihana Azkue

Nora? Nora

Zinemaldian estreinatu berri du Lara Izagirre zuzendariak 'Nora' izeneko bere bigarren lan luzea. Ane Pikaza protagonista duen istorio hau bidaiaia bikoitz bat da: bidaia fisikoa bata, norbere baitan egiten dena, bestea. Nora jo nahi duen galde egiten dio protagonistak bere buruari, eta galdera horri erantzun nahian abiatuko du bitariko bidaia hau. Lara Izagirre eta Ane Pikazak azaldu dizkigute 'Nora' ri buruzko xehetasunak.

Audio_placeholder

Nora? Nora

Loading player...
Lara Izagirre eta Ane Pikaza
Lara Izagirre eta Ane Pikaza

«Hiru arrazoi nituen pelikula hau egiteko: lehenengoa nire aitite eta amamari omenaldia egin nahi niela, bigarrena Euskal Herritik bidaiatu eta,bide batez, ezagutu nahi nuela pelikula bat eginez eta hirugarrenik, galdera bat planteatu nahi nuen, ea benetan egiten duguna egin nahi dugulako egiten ote dugun, edo ez». Lara Izagirreren hitzak dira horiek, Donostiako Alderdi Ederreko atarian, Citroen markako auto zahar baten atzekaldean jazarrita, bere bigarren film luzea estreinatu baino ordu batzuk lehenago. Alboan du Ane Pikaza, istorio honetan bai ala bai aipatu beharreko beste izena. Bera da filmeko Nora, eta bera izan da Lara Izagirrerekin batera Noraren sortzaile ere, elkarlanean sortu dutelako neurri haundi batean bai pertsonaia eta baita historia ere.

Pelikula estreinatu baino ordu batzuk lehenago elkartu gara zuzendari eta aktorearekin, eta kontatu dizkigute barrutik, bihotzetik, istorio eder honen nondik norakoak.

«'Nora' bidaia bikoitz bat da, alde batetik, bidaia fisikoa dago, protagonistak Euskal Herrian zehar egiten duena; eta bestetik, barne bidaia dago, Norak bere baitan egiten duena, bere buruan duen galderari erantzuna bilatzen lagunduko diona. Bere bizitzarekin zer egin nahi duen, nola bizi nahi duen planteatzera eramango duena» dio Izagirrek.

Opari bat izan da Ane pikazarentzat pelikula honetan lan egitea. Bera da protaginista, eta protagonismo handiko protagonista gainera, pelikulako tarte askotan bera bakarrik dagoelako pantailaren baitan:«hasieran beldur pixka bat ere ematen zidan, zalantzak nituen ea gai izango ote nintzen ikusleen asperdurarik sortu gabe historia bizi mantentzeko, azkenean lortu dugulakoan nago» aitortu digu aktoreak.

 

Jaurlaritza Logoa