En direct

Ingurumenarekiko eraso larria litzateke Herri Berri elkartearen aburuz Donibane Lohizunen egin nahi den surf parkea. Itsas bazterretik gertu, beraz, olatu naturalen alboan, igerileku erraldoi bat egin nahi dute olatu artifizialak sortzeko. 1500 metro koadroko eremua hartuko du. Peio Etcheverry-Anchiart Herri Berri elkarteko kideak Asteburuko harian azaldu digunez «Hamar futbolzelaik hartuko luketen espazioa da». Olatu artifizialen igerilekuarekin batera, luxuzko hotela, jatetxeak eta saltokiak ere egin nahi dituzte.
Megaproiektua, proiektu elitista da Herri Berri elkartearen aburuz, ingurugiroarekiko kaltegarria, laborarientzat zer esanik ez, irizpide ekonomikoak soilik kontutan hartzen ditu. Eta hor nahi dute sortu eztabaida, alegia, ze eredu ekonomiko garatu nahi den Ipar Euskal Herrian, eta Euskal Herrian oro har.
Uztailean, sinadura bilketa bati ekin zioten proiektua geldiarazteko eskatuz, egun gutxitan milatik gora sinadura bildu zituzten eta gaur egun 5.200 herritarren sinadura jaso dute dagoeneko. Sinadura bilketatik haruntzago doa, ordea, Herri Berri elkartearen nahia, erreferendum bat egin nahi dute Donibane Lohizuneko herritarrek bozkatzeko aukera izan dezaten proiektu honen inguruan.


