En direct

Oihana Azkue

Queer nerabeak bilatzen dira performance baterako Uharte Zentroan

12 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteei luzatutako deialdia egin du Uharte Arte Garaikideko Zentroak. Eremu eszenikoan lan egin nahi dutenak edo eremu eszenikoan interesa daukatenak izan daitezke, identitate pluralei erantzuten dietenak, queer. Oskia Ugarte, zentruko arduradunak eman dizkigu argibideak.

Audio_placeholder

Queer nerabeak bilatzen dira performance baterako Uharte Zentroan

Loading player...
Ob skena, Uharte Zentroa
Ob skena, Uharte Zentroa

Huarte Arte Garaikideko Zentroak nerabe eta gazteei zuzendutako deialdia egin du Oskia Ugarte, zentroko arduradunak ezaldu digunez: 12 eta 18 urte bitarteko nerabeak eta gazteak bilatzen dira performance batean parte hartzeko.

Deialdi hau Mar Reykjavik-ek Uharte Zentroko Ob Skena ikerketa egoitzaren barruan egiten duen ´LA VOLTERETA. adolescere’ proiektuaren barruan kokatzen da. Valentziar artista gazte honek trantsitoan dauden gorputzekin lan egin nahi du, hortik nerabe eta gazteei egindako deialdia.

Eremu eszenikoan lan egin nahi dutenak edo eremu eszenikoan interesa daukaten gazteei zuzendutako deaildia da, baina Oskia Ugartek argitu digunez, ez da beharrezkoa inolako esperientziarik izatea. Hori bai, ahal izanez gero identitate pluralei erantzuten dieten gazteak, queer, bildu nahi dituzte.

Izena emateko epea abuztuaren 10ean itxiko da, eta Uharte zentroaren webgunean egin daiteke. Performancea abuztuaren 27an egingo da, baina aurretik bi saiakera egingo dira abuztuaren 14an lehena eta abuztuaren 17an bigarrena.

Jaurlaritza Logoa