En direct

Oihana Azkue

Alerta meteorologikoak

Alerta meteorologikoak izan ditugu gaurkoan hizpide Iker Ibarluzearekin. Zer motatako alertak dauden azaldu digu eta baita zein baldintza bete behar diren ere alertak ezartzeko.

Audio_placeholder

Alerta meteorologikoak

Loading player...

Haizete gogorrak, elurra, neurriz kanpoko euriteak edota suteak pizteko arriskua izan daitezke besteak beste alerta meteorologikoak pizteko arrazoi. Gaurkoan Iker Ibarluzeak gurean izan ditzakeguna lerta mota desberdinen berri eman digu, eta azaldu digu zein baldintza bete behar diren alerta bat ezartzeko.

Koloreak ere aipatu ditugu, izan ere berdetik hasi eta gorrinaino, alertaren arrisku maila gero eta handiagoa dela adierazten digute alerten koloreek. Iker Ibarluzeak esan digunez, alerta horiarekin gure bizimoduarekin aurrera jarraitu dezakegu, alerta laranjarekin, kontuz ibili behar dugu eta arriskutsuak izan daitezkeen guneak ekidin. Alerta gorriarekin ez dago txorakerietan ibiltzeko tarterik: babes gune bat bilatu eta bertan egotea da gomendagarriena.

Jaurlaritza Logoa