En direct

Oihana Azkue

Mendabiako Euskara Taldeak 25 urte bete ditu

Mende laurdena bete du Mendabiako Euskara Taldeak 2020an, eta behar den bezala ospatzeko 'Ero egon' kantua zabaldu dute, bideoklip eta guzti. 'The Phailons' taldeak sortu du kantua. Notxok eman digu honen berrik 'The Phailons' taldeko baxu jolea eta Mendabiako Euskara Taldeko kidea. 

Audio_placeholder

Mendabiako Euskara Taldeak 25 urte bete ditu

Loading player...
Mendiabiako Euskara Elkartea, bideoklipa
Mendiabiako Euskara Elkartea, bideoklipa

Mendabiako Euskara Taldearen 25. urteurrena alai ospatzeko 'The Phailons' taldeak abesti bat egin du, 'Ero egon'. 25 urte hauek ez dira errazak izan, batez ere hastapenetan. Garai hartako argazkia egin digu Notxok, Mendabiako Euskara Taldeko kidea da bera eta baita The Phailons taldeko baxujolea ere.

Urteen eta burututako kultur ekintzei esker taldea sendotu egin da herrian, eta gaur egun,  antolatzen diren ekintzek leku bat daukate herriko urteroko egutegian: klaseak, kultur asteak, jaietako txosna, Olentzero, euskaraldiak, txangoak, bidaiak eta beste hainbat eta hainbat kontu.

'The Phailons' taldearen 'Ero egon' abestia berezia da, ez da ohikoa Mendabiako talde batek euskarazko abesti bat sortu eta kantatzea, abeslariak lehen aldiz kantatu du euskaraz. 'The Phailons' taldeak herriko eta inguruko musikarien laguntza jaso du: Mendabiako Ivan (Sinaia taldeko bateria) eta Xabi (Corrosive taldeko gitarra),  Sesmako Iosuk tronboia jo du eta Jaimek saxoa, biak Sukarra taldekoak dira. Modu berean En Tol Sarmiento (ETS) taldeko Iñigo kantaria ere lagun izan dute ahotsa eta koroekin. 

Abestiaren grabaketa ere gertuan egin dutela azaldu digu Notxok, Mendabiatik 16 kilometrotara dagoen  Karkar herriko 'Denebola Records' estudioan. Harro esan digu: «abesti hau Ebro ertzean grabatu dela eta bertokoek egin dute».  

Beste 25 urtez gutxienez jarraitzeko asmoarekin, taldean belaunaldi berrien parte hartzea bultzatzea da orain Mendabiako Euskara taldearen erronka nagusia.

Jaurlaritza Logoa