En direct

Naiz Irratia

Jon Iñarritu: «Europako dirua baldintzekin dator, murrizketak eta erreformak ekar ditzake»

Europar Batasunetik funtsak iristea «ez da txarra» Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuarentzat, baina «letra txikia» irakurri beharra dagoela ere nabarmendu du. Espainiako Kongresuko ikasturtea itxi du honen inguruko eztabaidak. 

Audio_placeholder

Jon Iñarritu: «Europako dirua baldintzekin dator, murrizketak eta erreformak ekar ditzake»

Loading player...

Krisi egoera batean funtsak iristea «ez da txarra» Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuarentzat, baina «letra txikia» irakurri beharra dagoela azpimarratu du: «Diru hori baldintza batzuekin dator; murrizketak eta erreformak etor litezke, eta horregatik Pedro Sanchezi zintzotasunez jokatzeko eskatu diogu».

Asteazken honetan izan da Espainiako Kongresuan ikasturte honetako azken osoko bilkura, eta pasa den astean Europako Batasuneko 27 goi agintariek lortutako akordioa izan zuten hizpide.

Iñarrituk, bertan, kritika egin dio Sanchezi ez duelako argitu diru hori nola banatuko duen; bitan galdetu arren, erantzunik gabe geratu zen atzo diputatu independentista.

Akordioak lortzea ondo dagoela nabarmendu du EHBilduko diputatuak, «baina gero bete egin behar dira», bere hitzetan;; ildo horretan, Lan Erreformaren indargabetzearen inguruan lortuko akordioa betetzeko deia egin zioten asteazken honetan Sanchezi. 



Beatriz Etxeberriaren auzia

Beatriz Etxeberria presoak salaketa jarri zuen duela aste gutxi guardia zibil batek bera eta bere alabari egindako mehatxuengatik. Barne ministroari galdera luzatu zion Iñarrituk, eta oraintsu jaso du haren erantzuna: ez diote espedientea irekiko agente horri.

EHBilduko diputatuak «tamalgarritzat» jo du Fernando Grande-Marlaskaren erantzuna, eta aurreratu du irailean berriz ere eramanago dutela auzia Diputatuen Kongresura.

Jaurlaritza Logoa