En direct
Berezia da mendiak euskal herritarrongan duen eragina, edo beste modu batera esanda, euskal herritarrek mendiarengan sentitzen duten miresmena. Euskal alpinista baten lorpena, gure lorpena izango balitz bezala ospatzen dugu. Maiz lorpen nazional ere bihurtzen da.
Halaxe ospatu ditugu Felix eta Alberto Iñurrategi anaien lorpen bakoitza. Gaurko egunez, duela 20 urte, amets guztiak amildu ziren arte: Gasherbrunn II mendian izandako erorketa malapartatu batek eraman zuen Felix betira arte.
Hark euskal mendizaletasunean egindakoa errepasatu dugu Informazioaren Harian, Felix beraren hitzak, Alberto anaiarenak, zein Antton Iturriza mendi adituarenak gogora ekarriz. Jon Maia bertsolariak Felixi eskainitako ‘Non geratzen den denbora’ kantuan dion moduan, han geratu baitzen Felix, «lainoen agurtzera, elur gazietan».