Euskal Herrian izan al dugu tornadorik?

Astero legez, Iker Ibarluzeak eguraldiaren inguruko gai bat jorratu du Asteburuko Harian. Gaurkoan, tornadoak izan ditugu hizpide. Tornadoak, noiz eta nola sortzen diren azaldu digu.

Loading player...
Oihana Azkue|25/07/2020
Tornadoa
Tornadoa

Ameriketako Estatu Batuetako ekaitz bortitzekin lotu ohi ditugu tornadoak. Eta zuzen gabiltza, fenomeno meteorologiko hau bertan errepikatzen da maiztasun handienez, baina Iker Ibarluzeak aurreratu digunez gurean ere izan dugu inoiz tornadorik. Urbasa mendi katearen inguruetan hain zuzen ere.

Tornadoak, zer diren, nola sortzen diren, non ematen diren eta zein ondorio ekartzen dituzten azaldu digu Iker Ibarluzeak. Etxeak, zuhaitzak, eta parean aurkitutako guztia berekin eraman ditzaketen haize zurrunbilo hauen magia argitu digu.

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia