Joseba Asiron: «Mayak arduragabe jokatu du»

Iruindarrek sentsazio gazi-gozoak dituzte egunotan, San Ferminak bertan behera gelditu diren honetan, giroa ezin arraroagoa da Iruñean. Joseba Asiron Iruñeko Udaleko EH Bilduren bozeramalea NAIZ irratian izan da «ez San Fermin» hauen errepasoa egin asmoz. 

Loading player...
Amaia ZURUTUZA / Ion GARATE|07/07/2020

«Iruñaen ez da giro egunotan», horixe adierazi du EH Bilduko bozeramale eta Iruñeko alkate ohi Joseba Asironek. Orokorrean pozik agertu da Asiron iruindarrek emandako erantzunarekin, ez ordea Enrique Maya UPNko alkatearen jarrerarekin. Sanferminak bertan behera gelditzea zer den badakiela azaldu du Asironek eta gogora ekarri ditu 1978koak, poliziak German Rodriguez hil zuen urtea hain zuzen ere. Hala ere, aurtengo egoerak «aurrekaririk ez duela izan» nabarmendu du Asironek.

Jaia ez ospatzeko deia egin arren, Iruñeko EH Bildun «kezkatuta» zeuden jende pilaketekin. Bada, ez da halakorik izan eta Asironek herritarren erantzukizuna goraipatu du. Bestetik, ordea, herritarrak ez bezala, Enrique Maya Iruñeko alkate eta UPNko kideak «arduragabe» jokatu duela azaldu du. «Zeresan handia ematen ari da Mayaren kudeaketa; alde batetik jaiak ez ospatzeko eskatu du, hiriko mugimenduei bizkarra emanez. Bestetik bere agenda propioa jarraitzen ari da», azaldu du Iruñeko alkate ohiak.

Orain arte pozik daude EH Bildun, baina Asironek oroitarazi bezala: «aurretik egun gehiago geratzen dira eta arduraz jokatu beharra dago».

 

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia