En direct

Asier ERRASTI | Oihana AZKUE

Gure Zirkuak Orion pasako du uda

Indar biziz eta ilusioz beterik itzuliko da Gure Zirkua denboraldi berriarekin. Datorren uztailaren 17tik aurrera, Orion pasako dute uda Iker Galartza eta bere lan-taldeak.

Audio_placeholder

Gure Zirkuak Orion pasako du uda

Loading player...
Gure Zirkuaren karpa Amezketan, 2018ko ekainean. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)
Gure Zirkuaren karpa Amezketan, 2018ko ekainean. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)

Ez zegoen batere argi, baina zorionez aste honetan jakin dugu Gure Zirkua bueltan izango dela. Karpa handiago batekin, musukoa jantzirik eta segurtasun distantziak bermatuta, Orion pasako dute uda Iker Galartzak eta bere lan-taldeak.

Galartzak berak kontatu digu lehen eskutik nola bizitzen ari diren izurritea. baita honek nola eragin dion bete-betean proiektuari. Oztopoak-oztopo, eta hartu beharreko osasun neurriak hartuta, Gure Zirkuak ez du zalantzarik izan aurrera jarraitzea zela aukera bakarra. Horri esker, gurekin izango dira udara osoan zehar Gipuzkoan, Orion, kokaturik.

Jaurlaritza Logoa