En direct

Naiz Irratia

Siemens Gamesaren itxiera dela eta, egonezina ez du ezkutatzen Agoitzeko Udalak

Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegia ixteko erabakiak 239 langile eta euren familiak ziurgabetasun egoeran utziko dituzte. Kezka ez dute ezkutatzen Udalean, aurrez ere zailtasun ekonomikoetan den herriaren egoera are gehiago konplikatuko duelakoan. Irtenbideak erdiesteko bidean, multinazionalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin hartu-emanetan direla kontatu du Aitziber Ugalde zinegotziak Naiz Irratian. 

Audio_placeholder

Siemens Gamesaren itxiera dela eta, egonezina ez du ezkutatzen Agoitzeko Udalak

Loading player...
Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegia. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegia. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Agoitzeko Udalean kolpea ezin irentsita dabiltza. Ezerk ez zuen iragartzen Siemens Gamesako lantegia itxiko zutenik. Hala kontatu du Naiz Irratian Aitziber Ugaldek, Agoitzeko zinegotziak. Segurtatu du euren kezka nagusia une honetan «lana galduko duten 239 langileak eta haien familiak» direla.

Siemens Gamesaren jarrerak Udalaren etsipena eragin duela azaldu du Ugaldek, uste baitute «etekinak handitzeko eta gastuak murrizteko» hartu dutela ixteko erabakia. Langileen egoerarekin batera, Agoitzeko herritarren ongizate ekonomikoak kezkatzen ditu udal ordezkari politikoak, aurrez ere zailtasun ekonomikoetan dagoen herria baita Agoitz. «Siemens Gamesa, gainera, inguruko handiena zen», gehitu du.

Oso zaila dirudien arren, Agoitzeko Udalean haien esku dagoen guztia egiteko prest agertu dira itxiera atzera botatzen laguntzeko, hau da, Siemens Gamesak Agoitzen jarraitzeko; ostegun arratsalde honetarako deitu dute ezohiko udalbatzarra. Borroka honetan Nafarroako Gobernuaren babesa ere jasotzea espero dute; izan ere, Ugaldek oroitu du, Agoitzaldeako ekonomia hondoratzen ari den bitartean Nafarroa osoak ateratzen dituela etekinak eskualdetik: «Asko eman eta gutxi jaso, hala sentitzen gara». 

Soluzioa bilatze aldera, multinazionaleko ordezkariekin ere harremanetan jarri dira honezkero udal ordezkariak.

Jaurlaritza Logoa