En direct

Naiz Irratia

Iker Elizalde (EHBai): «Indar metaketaren bidez, abertzaleok jakin izan dugu gehiengo zabalak eraikitzen»

Ipar Euskal Herriko abertzaleen goranzko joera agerian gelditu zen aurreko igandeko udal hauteskundeen bigarren itzulian. Alkatetza garrantzitsuak eskuratu dituzte, Ziburu eta Urruñakoak, adibidez, eta beste hainbat herritan udal gobernuen parte izango dira, Hendaian esaterako. Bidasoako iparraldean hasi berri den aroa aztertu dugu Iker Elizalde EH Baiko kidearekin. 

Audio_placeholder

Iker Elizalde (EHBai): «Indar metaketaren bidez, abertzaleok jakin izan dugu gehiengo zabalak eraikitzen»

Loading player...
Iker Elizalde EHBaiko kidea da
Iker Elizalde EHBaiko kidea da

EH Bai zerrenda abertzaleen kide nagusietakoa da eta duela sei urte ezinezkoa zirudiena lortu dute: frantziar alderdi tradizional eta jakobinoak udal gobernuetatik kentzea, gobernantza eredu herrikoi baten mesedetan. 

Iker Elizalde EHBaiko kidea «oso pozik» azaldu da abertzaleek pasa den igandeko herriko bozetan erdietsitako emaitzekin; lehen itzulian emaitzak onak izan zirela ziurtatu du, eta bigarren itzulian emaitza horiek berretsi eta «are gehiago» hobetu direla gaineratu du. 

Urruña, Ziburu, Itsasu, Uztaritze, Hendaia… alkatetzan ez bada, udal gobernuen parte izango dira abertzaleak hainbat herritan. Horietan guztietan, Ziburuko kasua nabarmendu du Elizaldek: «2014an abiaturiko lanari esker, Eneko Aldana izango da auzapez berria. Borroka bizia izan da bi itzulietan, baina azpimarratzekoa da bere aurka aritu direnak 40 urte atzera eraman nahi izan gaituztela eta herritarrek ez dute hori nahi izan». Apaldu egin da, EHBaiko kidearen iritziz, herritar batzuk abertzaleekiko zuten iritzi okerra, eta hori agerikoa izan da Ziburuko edota Urruñako kasuan.    

Emaitzen oparotasuna abertzaleen estrategia aldaketari egotzi dio Elizaldek: «2011tik honat, indar metaketaren bitartez, ezker abertzaleak jakin izan du gehiengo zabalak osatzen».

Baionako agertokia

EHBaitik ez zen bigarren itzulirako inolako boto konsignarik eman Lapurdiko hiriburuari, Baionari begira. Testuinguru horretan, Elizaldek balorean jarri nahi izan du abertzaleetatik urrunen dagoen zerrenda, Henri Etchetorena hain zuzen ere, ez dela garaile suertatu. Ezkerraren indar metaketa eman ez bada, «Etchetok ordezkatzen duenagatik» izan dela uste du EHBaiko kideak. Beraz, Jean-René Etxegarai auzapez izaten segitzeko erabakia positiboa da azken urteetan, besteak beste, «Laborantza Ganberarekin edota bake prozesuarekin» izan duen bilakaera kontuan hartuta.    

Bozak igarota, datozen asteetako hitzorduetara begira ari dira honezkero alderdiak. Horietan garrantzia handienetako bat, Euskal Elkargoaren osaketa izango da, baita lehendakariaren hautaketa ere. Elizaldek azaldu du EHBairen baitan hausnarketa egiten dihardutela horren inguruan. 

Jaurlaritza Logoa