Amaia Zurutuza

Eneko Aldana: «Animo handiarekin goaz lanera»

Eskuinaren hiru legealdiren ostean, Eneko Aldana abertzale ezkertiarra da Ziburuko alkate berria. «Biziki pozik» dagoela aitortu du Naiz Irratian eta Ziburuk dituen beharrei erantzuteko prest dagoela lan talde osoa.

Audio_placeholder

Eneko Aldana: «Animo handiarekin goaz lanera»

Loading player...
Eneko Aldana. © Bob EDME
Eneko Aldana. © Bob EDME

Gaua luzea izan da Ziburun Eneko Aldana Ziburu Bizi zerrendako buru eta jada herriko auzapez berri denaren esanetan. Ospatzeko orduak izan dira, eskuinaren hiru legealdiren ostean abertzaleek, ekologistek eta sozialistek babesturiko zerrendak hartuko baitu Herriko Etxearen gidaritza.

Aldanaren iritziz hiru dira aldaketa eragin duten faktore nagusienak. Batetik, azken auzapezarekin herritarren artean nagusitu den ondoeza, bestetik sei urtez oposizioan egiten duten lan fina eta hirugarrenik Ziburu Bizi zerrendak hauteskunde kanpainan egin duen lana.

Ziburuk dituen arazo eta beharrei erantzuteko prest daudela baieztatu du Aldanak, eta bereziki etxebizitzaren egoera zuzentzea dela lehentasuna. Euskara bultzatzeko asmoa ere badute esku artean.