En direct

Iker Ibarluzea

Asteartea, ekainak 23

Audio_placeholder

Asteartea, ekainak 23

Loading player...

Oso eguraldi beroa izango dugu gaurkoan. Goizean, barnealdeko bailaretan behe-laino puntu bat agertuko den arren, gainontzeko lekuetan giro oskarbia izango da.

Arratsalde partean beroaren eraginez bero-hodei batzuk garatuko dira, batez ere, barnealdean eta mendikate nagusienetan, baina ez du ekaitzetarako joerarik izango eta egun osoz giro lasaia izango dugu.

Haizeak hego-ekialdetik joko du egun osoz.

Tenperaturak nabarmen igoko dira lurralde osoan. Kosta partean 27-28°C-tan geratuko dira maximoak; Kantauri isurialdearen barnealdean 31-33°C-tan; Araban eta Nafarroa erdialdean 32-34°C-tan; eta tenperatura maximoak Erribera inguruan emango dira, non bertan 35-37°C-tan joko duten goia.

Jaurlaritza Logoa