En direct
Beñat Rodriguez 'Hartz' taldeko kidea izan dugu Bigarren Kafea-ko tarte akustikoan. 2016ko lehen maketaren atzetik, 2018an lehen estudioko lana kaleratu zuten, 'Iraungitze Datei' izenekoa, eta 2019an bigarrena: Gaueko. 'Zoriona' izan zen diska honen singlea, pop-rock edota rock alternatiboaren giroan, eta baita gure akustikoan jo duen lehena.
Bere ahotsa gitarra akustiko soilaz lagunduta, 'Zoriona', 'Noria' eta 'Badirudi' kantua jo ditu Rodriguezek. Solasean ere aritu da, talde txikien borrokaz, euren eraldaketa eta osatze prozesuaz eta baita musika sortzeko orduan gehien motibatzen duten momentuetaz.
Musique
Silvio Rodriguez euskaraz, Jon Maiaren eskutik: ‘Nostalgia’
Culture
‘Sinbiosia’ nafarroako kultura eta natura gurutzatzen dituen podcasta
Sports
«Orain mina ematen dit ‘joko’ hitza entzuteak baina gerora gehiago baloratuko dut ikasitakoa»
Sports
«Zenbat eta gehiago begiratu Bartzelonari, orduan eta txikiagoak egingo gara»
Paraleloan