En direct

Naiz irratia

Izar Construcciones Navales enpresa zigortu dute amiantoagatik hildako langile batengatik

EAEko Auzitegi Nagusiak IZAR Construcciones Navales zigortu berri du; amiantoak eragindako mesotelioma baten ondorioz hil zen langile baten familiari 125.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio. ASVIAMIE EAEko amiantoaren biktimen elkarteko ordezkari den Jesus Uzkudunentzat, albiste pozgarria da. Naiz Irratian hitz egin du. 

Audio_placeholder

Izar Construcciones Navales enpresa zigortu dute amiantoagatik hildako langile batengatik

Loading player...
La Naval-en izandako beste amianto kasu batengatik CCOOek egindako mobilizazioa (Marisol RAMIREZ / FOKU)
La Naval-en izandako beste amianto kasu batengatik CCOOek egindako mobilizazioa (Marisol RAMIREZ / FOKU)

125.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio IZAR Construcciones Navales enpresak mesotelioma baten ondorioz hil zen langile baten familiari, Hala ebzati berri du EAEko Auzitegi Nagusiak, langilearen gaixotasuna amiantoak eragin zuela ebatzi ostean.   

ASVIAMIErentzat, EAEko amiantoaren biktimen elkartearentzat, albiste pozgarria da epaia. Naiz Irratian izan da bertako ordezkaria den Jesus Uzkudun. Izan ere, berak azaldu du lehen epai batean langilea kontratatua zuen azpikontrata enpresa zigortu zuela, baina epai berri honek enpresa nagusia ere zigortu duela.

Urtea hasi denetik 16 hildako eragin ditu amiantoak EAEn. Uzkudunen esanetan, ordea, ezkutuan gelditzen diren heriotzak dira. Azpimarratzekoa den datu bat eman du: Europan urtero 88.000 pertsona hiltzen da amiantoaren ondorioz. 

Bizirik egonda ezin direnak konpondu, epaiketa bitartez ari dira kudeatzen. Uzkudunek aurreratu du datorren astean beste hitzordu bat dutela auzitegietan, eta abisua ere utzi du: ez da azkena izango, auzi mordoa zabalik baitituzte ASVIAMI elkarteko ordezkariak. 

Jaurlaritza Logoa