Afu «Gure ibilbidea bera sorpresa bat da guretzako»

Apirilaren 30ean zuten 'Larruazala' diskaren aurkezpena Afu taldekoek. Baina koronabirusaren krisiak plan guztiak goitik behera aldatu dizkie. Diska entzungai jarri dute sare sozialetan konfinamenu garaian musika beharrezkoa zela iritzita. Musikharia saiora gonbidatu ditugu Ion erro eta Oihana Fernandez. 

Loading player...
Maite BIDARTE|11/06/2020
Afu
Afu taldea

Musikariak elkarrizketatu orduko, ohartzen da bat zer nolako eragina izan duen koronabirusak musikaren industrian. Kotzertuak bertan behera, diska aurkezpenak bertan behera, eta galdera ikur erraldoi bai etorkizunari itzala egiten. Horregatik Barañaingo Afu-ko kideek argi diote «egoera fustrantea da». Diska berria apirilaren 30ean zuten aurkeztekoa, baina, ez aurkezpenik ez kontzerturik, Afutarrak ere etxean geratu behar izan dira. 'Musikharia' izan dira Ion Erro Arbizu eta Oihana Fernandez Iturri.

'Larruazalean' du izena Afu talearen azken lanak, beraien laugarrena. Egoera zein den ikusirik, sarean konpartitute diska, debalde. «Pentsatu genuen musika entzuteko garai aproposa zela konfinamendua eta egokia zela sarean jartzea» dio Oihana Fernandez abeslariak. Estilo aldetik oso bariatua da azken diska hau,  «entzuten dugunaren ondorioa» dela dio Fernandezek «taldea da 'bariopintoa' da eta gu ere aldazten goaz, eta ez ditugu mugak jartzen».

Ion Erro taldekideak gurean aitortu du «fustrantea» izan dela diskaren aurkezpena ez egitea. Abenduan grabatu zuten eta ilusio handia bazuten hura aurkeztu eta kontzertuak emateko, baina, beste sortzaile aunitz bezala, etxean geratu behar izan dute beriek ere. 

13 urte daramate eszenan, beraiei ere zail egiten zaie hori sinestea. Hasiera batean lagun arteko kontua izan baitzen «hasi ginenean ez ginenean ez genuen horrealko bidea imaginatzen lagun arteko denbora pasa zen, inork ez zekien zer ari ginen egiten» dio Ionek, eta Oihanek «sorpresa bat izan da guretzako».

 

INFOS ASSOCIÉES

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia