En direct

Naiz irratia

«Black Lives Matter», baita Euskal Herrian ere

George Floyd afroamerikarraren heriotzak aktualitatearen erdigunean jarri du arrazakeriaren auzia. Gurean nola bizi den ezagutzeko asmoz, gaiari heldu diogu NAIZ Irratian: Euskal Herrian jaio, baina jatorri atzerritarra duten bi lagun izan ditugu gurean, Garazi Hach Embarek eta Sambou Diady. 

Audio_placeholder

«Black Lives Matter», baita Euskal Herrian ere

Loading player...
Arrazakeriaren aurkako protesta, Gasteizen.
Arrazakeriaren aurkako protesta, Gasteizen.

Garazi Hach Embarek eta Sambou Diadyrekin izan gara gaur goizean Informazioaren Hariaren lehen edizioan. Biek ala biek, atzerrian dute jatorria; Hach Embareken aita sahararra da eta Diadyren gurasoak, berriz, senegaldarrak.   

George Floyden heriotzaren ostean sortu diren mobilizazioak positiboki baloratzen dituzte, baina biek uste dute nolabait berandu datorrela sortu den haserre eta mobilizazio uholdea. 

Arrazakeria hamaika modutan islatu daiteke, eta tartean Poliziaren indarkeria dugu. Hach Embarekek kontatu du Gasteizen jasan izan zuela Poliziaren jazarpena bere azalaren koloreagatik.

Sambuk, azpimarratu du, oro har, halako egoerak bizi behar izan, baina ingurukoei bai gertatu zaizkiela. Zergatik izan daitekeen galdetuta, Hach Embarekek dio arrazakeria pertsona ororen baitan dagoela. 

Egoera honetan, Floyden hilketaren ostean nagusitu den «Black Lives Matter» leloa oihukatzen segi behar dela uste du Diadyk, eta  Hach Emabrekek ere argi du lanean eta borrokan jarraitu behar dela arrazakeriaren kontrako jarrerak nagusitu daitezen. 

Jaurlaritza Logoa