En direct

Iker Ibarlzuea

Astelehena, ekainak 1

Audio_placeholder

Astelehena, ekainak 1

Loading player...

Giroak ezegonkortzeko traza hartuko du. Goizean giro lasaia izango dugu. Erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertu arren, giroa lasaia eta nahiko argia izango da. Eguerdi aldera ostarte politak ikusiko ditugu gainera.

Arratsaldeko lehen orduan bero-hodeiak garatzen hasi eta ekaitzetarako joera hartuko du. Ekaitzak puntualki handi xamarrak izango dira eta gehienbat Nafarroan emango dira; aukera handiagoarekin Pirinio inguruan. Hala ere, ez da baztertu behar Euskal Herriko beste txokoren batean ekaitza lehertzea.

Egun amaieran giroa lasaituko da eta mendebaldetik goi-hodei batzuk sartuko zaizkigu. Haizeak goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte hego/hego-ekialdetik joko du, arratsalde partean ipar/ipar-mendebaldetik finkatuz eta Euskal Herri osora zabalduko delarik.

Termometroek behera egingo dute, baina beherakada gehienbat ipar-isurialdean nabarituko dugu. Hego-isurian eta batik bat, Nafarroa hegoaldean tenperaturak antzeko geratuko dira, bertan ipar-haizea berandu sartuko delako. Kosta partean maximoak 24-25⁰C-tan geratuko dira; Kantauri isurialdearen barnealdean 25-27⁰C-tan; Araba eta Nafarroa erdialdean 27-28 ⁰C-tan eta tenperatura altuenak Erriberan emango dira non bertan maximoek 29-31⁰C bitartean joko dutelarik goia.

Jaurlaritza Logoa