Drogen analisia inoiz baino garrantzitsuagoa da pandemia garaian

'Ai Laket!!' drogen informazio eta kontsulta elkarteak errekonozimendua lortu du Europan pandemia garaian egin duen lanagatik. Konfinamendu garaian drogen kontsumoa ez baita jeitsi, are gehiago harreta gehiago jarri behar zaio gaiari. Egoera berriak ekar zezakenaz ohartuta, Ai Laketek bere zerbitzua eskeintzen jarraitu du, aurrez aurre eta digitalki.Egoera berrira moldatzeko 'praktika ona' aitordu dio Georges Pompidou instituzio europearrak.

Loading player...
Sara AMATRIAIN|21/05/2020
Ai_laket!_ubiquo
'Ai Laket!!' elkarteak osasun krisialdira egokitu ditu zerbitzuak.

«Aginagako izenez Frantziatik ekarri». Horixe gertatuko zelaren beldur zen 'Ai Laket' hainbat sustantziekin. Konfinamenduan eta mugak itxita, zaildu egiten baita sustantzia jakin batzuk lortzea, eta argio dio Unai Perez de San Roman 'Ai Lake't elkarteko kideak: droga izango balitz bezala salduko dute, baina beste sustatzia batzuk batzuk izango dira». Horregatik, argi zuten hain zerbitzuak martxan jarraitu behar zuela konfinamendu egoeran ere. Egoera moldatu dira segurtasun neurri zorrotzak hartuta, eta orain, Europak aitortu egin die egindako lan hori.

Erabateko konfinamendua indarrean jarri eta Ai Laket!-ek bi egunez itxi zituen ateak. Hasieran, sare sozialen bidez eta telefono bidez eskaini zuten zerbitzua. Baina hori nahikoa ez eta lantokia moldatu zuten, segurtasun neurri zorrotzak hartuta erabiltzaileak bertatu ahal izateko. Eskularruak, maskarilak, lurrean seinaleak distantziak mantentzeko....Are gehiago, pandemia garaian Donostia eta Bilbon ere eskaini dute drogen analisirako zerbitzua, orain arte Gasteizen soilik egiten zen hori.

Pandemia garaian  zerbitzua mantendu eta hobetzeko egindako esfortzua errefonozitu du orain Geroges Pompidou instituzioak. Zehazki, 'Drogen Analisirako Puntu Finkoa' programa saritu dute.  Elkarteko proiektu koordinatzailea den Unai Perez de San Románek azaldu du «drogen arriskuen murrizketa jorratzea» dela  elkartearen helburu nagusia, eta arrisku horiek larritzeko aureka handiagoa dela konfinamenduan.

1971n sortu zen Georges Pompidou Frantziako presidentearen ekimenez, eta 47 kide ditu. Pompidou Taldeak (Europako Kontseilua) Drogen Prebentzioaren Europako Saria antolatzen du 2004tik, gaur egun martxan dauden eta gazteek kudeatzen dituzten proiektuak saritzeko. 2004tik bi urtean behin antolatzen den Europako Prebentzio Sariak 24 herrialdetako 83 hautagaitza jaso zituen. Hautagaitza horietatik bi aitorpen egin dira, horietako bat 'Ai Laket' elkarteari.

 

 

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia