En direct
Ainhoa Etxaide eta Jule Goikoetxearen hitzak entzunda datorkiguna izugarrizko aldaketa dela esan genezake. Aurrez ikusi gabeko eskenatokia. «Plataformazko kapitalismoaz» edo «kapitalismo digitalaz» mintzo da Goikoetxea. Etxaideren esanetan, hain justu, termino berrietan trebatzea ezinbestekoa izango da jada abian den edo sortzear den errealitate berrian.
Eskuin muturrak bultzaturiko eredu bat ezartzeko saiakera aurreikusten du Goikoetxeak eta bai berak, baita Etxaidek ere, indar politiko ezkertiarrek, sindikatuek nahiz askotariko mugimendu sozialek elkarlanari eutsi beharko diotela uste dute.