En direct

Oinatz Aizpuru

Analisia: Iñaki Iriondo, hauteskundeak EAEn uztailaren 12an

Uztailaren 12rako deitu ditu hauteskundeak Iñigo Urkulluk. Iragartzen ari diren krisiak sor diezaiokeen higadurari izkin egitea, batetik; eta, bestetik, azken asteetan egin duen kanpaina aipatu ditu Iñaki Iriondo kazetariak hauteskundeak deitzearen arrazoien artean.

Audio_placeholder

Analisia: Iñaki Iriondo, hauteskundeak EAEn uztailaren 12an

Loading player...
Iñigo Urkullu. (Raul BOGAJO/FOKU).
Iñigo Urkullu. (Raul BOGAJO/FOKU).

Erabakia hartuta zegoela zioten pasaden astean EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, haserre, Iñigo Urkullu buru zen alderdien bileratik irtetzerakoan. Denbora kontua zen hauteskundeen iragarpena eta iritsi da: uztailaren 12rako deitu ditu Urkulluk Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeak, baldintzak ematen direla arrazoituta.

Urria bitarte hauteskundeak egiteko aukera izan eta zergatik du Lakuako Gobernuak hain azkar egiteko beharra? Bada, Iñaki Iriondo kazetariarengana jo dugu erantzun bila, berak jarraitzen baitu parlamentuaren egunerokoa. 

 

Jaurlaritza Logoa