'Agur Everest', euskal filmografiaren harribitxi bat

Gaur gauean (22.00) eskainiko du NAIZek 'Agur Everest. Namasté Chamo Longmu', 1974an eta 1980an munduko sabaira abiatu ziren bi euskal espedizioen inguruko film dokumentala. Fermin Munarrizekin aritu gara euskal filmografiaren harribitxi honen inguruan. NAIZ Irratia Everesti begira izango da gaurtik igandera, egunero 14.00tan. 

Loading player...
NAIZ IRRATIA|14/05/2020
Zorionak-everest
'Agur Everest' filmako irudi bat.

Gaurko egunez, orain dela 40 urte, iritsi ginen euskaldunak munduko sabaira. «Gailurra duk! Gora Euskadi askatuta!» oihuak eta Everest gaineko ikurrina gaurdaino iritsi dira. 

1980a zen hura, sei urte lehenago 'Tximist' espedizioarekin egin zuten orduko euskaldunek munduko tontor altuenera iristeko saiakera. Bi espedizio hark ditu oinarri gaur gauean (22.00) NAIZek eskainiko duen 'Agur Everest. Namasté Chamo Longmu' filmak. 

Fernando Larruquertek eta Juan Ignacio Lorentek zuzendutako lan honen inguruan aritu gara NAIZ Irratian Fermin Munarriz lankidearekin. (Goiko audioan entzungai)

Everestera begira, egunero 14.00tan 

Urteurrena baliatuz, gaurtik igandera egunero 14.00tan tarte berezia eskainiko dio NAIZ Irratiak 1980ko balentriari. 

Osteguna, 14: Espedizio haietan parte hartu eta hilda dauden bi kideren senideekin hitz egingo dugu. Xabier Erro mendizalearen arreba da Kontxi, 80ko espedizioan parte hartu zuen Xabierrek. Julen Hernando, aldiz, Emilio Hernandoren semea da, 80ko espedizio hartan parte hartu zuen gazteena, 26 urterekin joan zen Everestera. 

Ostirala, 15: 80ko espedizioko hiru protagonista elkartuko ditugu irratian, ordukoei begira patxadaz aritzeko. Gurean izango dira Martin Zabaleta, Felipe Uriarte eta Kike de Pablo. 

Larunbata, 16: Orain berrogei urte ere berebiziko garrantzia zuen egindakoa kontatzeak, eta Everesteko balentria hark kronistaren bat baldin badu, hori Antxon Iturriza da. Berarekin gogoratuko ditugu ordukoak. Gainera, igandean beteko dira 10 urte Edurne Pasaban tolosarrak hamalau zortzimilakoak osatu zituenetik, eta tartea hartuko dugu bere ibilbidea errepasatzeko. 

Igandea, 17: 1980ko balentriaren urteurrenaren harira jasotako testigantzekin saio berezia eskainiko du NAIZ Irratiak 14.00etatik aurrera. 

INFOS ASSOCIÉES

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia