En direct

Oihana AZKUE

«Amestu ditudan paper guztiak egin ditut» Itziar Mendizabal, Royal Ballet-eko lehen bakarlaria

Lau urterekin abiatu zuen Itziar Mendizabalek (Hondarribia, 1981) ballet dantzari ibilbidea.  Une gogorrak pasa baditu ere, pribilegiatu sentitzen da, bere pasioa ogibide bilakatu eta ametsak egi bihurtzeko aukera izan duelako. Hondarribiako dantzaria  Londreseko Royal Ballet entzutetsuko lehen bakarlaria da egun.

Audio_placeholder

«Amestu ditudan paper guztiak egin ditut» Itziar Mendizabal, Royal Ballet-eko lehen bakarlaria

Loading player...
Itziar Mendizabal
Itziar Mendizabal

«Dantza ez da sakrifizio bat, pribilegio bat baizik», ia bizitza osoa hanka puntetan daramaramanaren hitzak izanda badute indarrik. Pausuz pausu, jauziz jauzi, izerdi tanta bakoitza  zorion-pilula bilakatzen jakin duenaren hitzak dira. Hondarribian jaio zen Itziar Mendizabal duela 39 urte, eta 14 urterekin utzi zuen sorterria, Madrilen, Victor Ullateren eskolan,  ballet ikasketak egiteko.

17 urterekin Ullateren konpainiako dantzari zen hondarribitarra. Ez ziren garai errazak izan, ikasketa ordu luzeei leihakortasun bizia eta  gaizki eramandako jeloskortasun zirimolak batu zitzaizkien. Guztiei egin zien aurre Itziar Mendizabalek, eta Madriletik geldiezineko ibilbideari ekin zion Europako hainbat ballet konpainiatan lan eginez. 2010ean iritsi zitzaion ezezkorik onartzen ez zuen eskaintza: Londreseko Royak Ballet entzutetsuan bakarlari aritzeko aukera. Sorterritik gertuago, hiri txiki batean bizitzeko ideiak uxatu eta Londreserako bidea hartu zuen orduan: hamar urte beranduago konpainiako lehen bakarlaria da.

Royal Balleteko dantzari baten eguna nolakoa den azaldu digu Itziar Mendizabalek. Goizetik gauerako jarduna, batez ere, emanaldi egunetan. Eta horrek hasetzen du gehien, emanaldiaren osteko txaloak gozoak badira ere, entsegu orduak, elkarlana eta egunero gauzak hobeto egiten saiatzea dira bere ofiziotik gehien maite dituenak. Dagoeneko galdu du egin dituen papel guztien kontuak, eta egin ditu egin nahiko liztuzkeen guztiak ere. «Amestu ditudan paper guztiak egin ditut» aitortu digu Itziar Mendizabalek, beste pribilegio bat.

Azken aldian irakasle lanetan ere ari da, eta eroso sentitzen da «gurasoak biak irakasleak ditut, ez dakit horrek ikustekorik duen baina gustura aritzen naiz». Argi dauka dantzari profesionalaren ibilbidea laburra dela bere horretan, eta etorkizunera begira ballet irakasle bezala ikusten du bere burua.

Bere gustoko abesti batzuk entzuteko aukera ere izan dugu, Elvisen 'Jailhouse Rock'-en erritmo geldiezinak, Sabinaren 'Incluso en estos tiempos' faltan botatzen dituenak gogoan eta ken 7ren 'Ilargia'. Aitarekin izandako pasarte datorkio gogora abesti honekin, etxea lehenengo aldiz utzi zuenekoa, udalekuetara joateko. Triste antzera zegoela kontatu zion alabak eskutitzez aitari: aitak gauen ilargiari begiratzeko erantzun zion, bera ere ilargi berari begira egongo zela. Oraindik ere hala aritzen dira, Hondarribiatik bat, bestea Londresetik, ilargiari begira.

Jaurlaritza Logoa