Argazkiak ere irakurri egin behar dira

ABC egunkariak pasa den arilaren 26an azalera eramandako argazkiak sortu du  zurrunbiloa: konfinamendua hasi zenetik haurrak kalera atera zitezkeen lehen eguna zen eta Juan Herrero fotokazetariak Donostiako Zurriola etorbidean jarri zuen begia. Argazkian haur eta guraso andaka ikus daiteke, segurtasun neurriak errespetatu gabe, eta sare sozialak sutan dira ordutik: argazkian ikusten dena, egia den ala ez da eztabaida. Objektiboa orain, argazkilariei begira dago. Bostok photo agentziako Gari Garaialde eta Foku agentziako Jagoba Manterola fotokazetariek eman digute gaiak sortarazi dizkien sentsazio eta iritzien berri.

Loading player...
Oihana AZKUE|01/05/2020
Portada_abc
ABCko portada apirilak 26

«Donostia, apirilak 26» zioen Juan Herreroren argazkiaren argazki-oinak. Konfinamendu egoeran umeek kaleratzeko aukera izan zuten pasa den igandean eta egunkari gehienen azal nagusiak hartu zuen albisteak. Herrerok Donostian egindako argazkian jendez gainezka antzematen da Donostiako Zurriola etorbidea, horrek gatazka bikoitza sortu zuen. Alde batetik gurasoei kritika arduragabetsuak izateaz leporatuta, eta bestetik, argazkiaren egiazkotasuna ez bainan jarri zen. Benetakoa al zen irudi hori?

Argazkia, 200 mmtako teleobjektiboaz hartutakoa da, fotokazetarien jardunean ohiko tresna. Gizakiaren ikusmena jaso nahi izatera 30 mmtako objektiboa erabili beharko zukeen Herrerok Bulebarreko argazkia jasotzerakoan. Zer gertatzen da teleobjetiboarekin? Bada, modu laburrean azaltzeko, argazkian agertzen diren objektu desberdinen arteko planoak laburtzen dituela, eta sentsazio lau bat sortzen duela. Alegia, argazkiak jende asko ikusten da, elkarrengandik oso hurbil, baina sentsazio hutsa da hori, errealitatean beraien arteko distantzia askoz ere handiagoa zen, eta hori antzeman daiteke eraikinetan ere. Adibidez, argazkian badirudi Kursaalaren eta Udatxelearen artean, eraikin bat dagoela soilik.....  Sentsazio hori izan da, jende askori muntaia baten aurrean dagoela pentsatzera eraman duena. Argibideak jasota, ordea, muntaiaren ideiak indarra galdu beharko luke Gari Garaialderen aburuz, baina, sare sozialetan bada oraindik horrekin tematuta dagoenik.

Zer erakusten du argazkiak? Eta,  zer erakutsi nahi du? dira bor-borrean dabiltzan galderak.  Gari Garaialde fotokazetariak argi dauka: «lehenengoa kultura bisual apur bat duen edonork erantzun dezake, bigarrena aldiz, Juan Herrerok soilik».

Jagoba Manterolak deitoratu egiten ditu sare sozialetan gero eta oihartzun handiagoa duten sasi-jakintsuak: badirudi bat-batean guztiok dakigula guztiaz. Amorrua ematen dio, epaile birtual horiek guztiak nola ari diren gai honi hozkaka, erreparo handirik gabe, eta aldi berean, nola begiratzen duten beste aldera krisialdi honetan ikusten ari garen hainbat jarrera ulerkaitzen aurrean.

Argi geratu dena da, apirilaren 26an Donostiako Bulebarrean hartutako argazki horrek, argazki zabalago bat erakusteko bidea eman duela. Ikasi dugu baina, argazkiak ere irakurri egiten direla, eta irakurketa guztiak ez dira berdinak izaten.

Hausnarketarako bide ederra zabalu digute bi argazkilariek.

 

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia