En direct

Sara AMATRIAIN

'Hemen gaz', herriko negozio txikien jarraipena bermatzeko

Osasun krisiaz gain, koronabirusak krisi ekonomiko bat dakar bere gain. 2008ko krisitik oraindik guztiz errekuperatu ez, eta orain,  itxialdi honen ondorioz, komertzio, taberna zein jatetetxe, eta negozio txikiek bete betean sufrituko dute krisi ekonomikoa. Aretxabaletan, egoera horri aurre egiteko eta herriko komertzioen alde, 'Hemen gaz' ekimena jarri dute martxan. Mikel Alberdi 'Hemen gaz'-eko sustatzailearekin hitz egin dugu.

Audio_placeholder

'Hemen gaz', herriko negozio txikien jarraipena bermatzeko

Loading player...
Koronabirusak eragindako kalteak arintzeko sortu da 'Hemen gaz'.
Koronabirusak eragindako kalteak arintzeko sortu da 'Hemen gaz'.

Aretxabaletako herritarrek babesa erakutsi nahi diete herriko ostalari, denda txiki, eta bestelako autonomoei. Horretarako jarri dute martxan 'Hemen gaz' ekimena. Mikel Alberdi sustatzailearekin hitz egin dugu. Lehen mailako beharrak asetzen dituzten denda batzuk irekita mantendu dira, «zorionez», Alberdiren hitzetan. Hala ere, komertzio gehienen egoera «ez da batere ona» ohartarazi du. Horregatik, «herri komunitate» moduan sortu da 'Hemen gaz': konfinamenduak saltzaile eta kontsumitzaileen artean sortutako «pareta» saihesteko ekimena.

Horrela, nahiz eta negozioak itxita egon, Hemengaz.eus webgunearen bitartez herritarrak kontsumitzeko aukera dauka. Bizum edo transferentzia bidez egiten dira ordainketak, eta ondoren, denda edo zerbitzuak irekitzen direnean kontsumitu ahal izango da erositako hori. Beraz, modu birtual eta funtzionamendu «sinpleaz» saltzaileek euren komertzioaren eskaintzaz informatzen dute eta herritarrek hemegaz.eus-en bitartez, erosi. Dudak argitzeko ere eskuragarri dago kaixo@hemengaz.eus helbide eletronikoa.

Alberdik herriko denda hauen «egoera gordina» nabarmendu du. Izan ere, merkatarie ohiko gastuei egin behar diete aurre, diru-sarrerarik gabe.  «Horiei aurre egiteko gure asmoa da gutxieneko diru-sarrera batzuk lortzea», aipatu du.

Ekimen hau gutxi ez, eta gainera, #Hemengaz! spota grabatu dute. Naiz Irrain elkarrizketatu ditugun AZ Taldeak antolatu du ekimena, eta Udaletxeak ere eman du babesa. Pasa den apirilaren 15ean grabatu zuten, auzotik auzo.

 

Jaurlaritza Logoa