En direct

Iker GURRUTXAGA

Atlantiko beltza izango dute ardatz Katang Dub talekoen Beste bat saioek

Josu Martinez ekoizlea 'Musikharia' saioan izan da 'Katanga Dub'-ek eskainiko dituen saioen inguruan hizketan. Baina, aitzakia baliatuta, 'Katanga Dub' taldea bere hobeto ezagutzeko aprobetxatu dugu.

Audio_placeholder

Atlantiko beltza izango dute ardatz Katang Dub talekoen Beste bat saioek

Loading player...
Katanga Dub hirukoak gidatzen ditu apirileko asteazkenetako Beste bat saioak.
Katanga Dub hirukoak gidatzen ditu apirileko asteazkenetako Beste bat saioak.

Kolonbia eta Euskal Herria batzen ditu 'Katanga Dub' taldeak, baina ez hori bakarrik. Kontzientzia politiko sendokoa da Josu Martinez, kulturartekotasuna maite duela erakutsi digu Musikharia saioan.

Hala, Atlantiko beltza izango dute oinarri beren Beste bat saioek. «Musika beltzak Ozeano Atlantikoan egin dituen joan etorriak oso aberasgarriak» izan direla kontatu digu Josu Martinezek.

Horrez gainera, irratiarekiko duen lotura, Iruñerrian dagoen musika mugimendua edota kaleko musikan dauden mugimendu desberdinen inguruan ere aritu da ekoizle nafarra.

Bi saio eginda, beste hainbeste geratzen zaizkie aurretik. Badakizue, asteazkenetan 15:00etan, Katanga Dub taldearen Beste bat saioak, eta, bestela, hemen bertan edota podcastetan dituzue entzuteko moduan.

Jaurlaritza Logoa