En direct

Oihana AZKUE

Gontzal Mendibil: «Ezagutu dugun mundua amaitu da»

Berrogeialdi bete-betean, 'Esperantza ilunduran' izeneko abestia sortu du zeanuriko abeslariak. Azken asteetan jendartea bizitzen ari denaren kronika musikatu bikaina egin du Mendibilek.

Audio_placeholder

Gontzal Mendibil: «Ezagutu dugun mundua amaitu da»

Loading player...
Gontzal Mendibil
Gontzal Mendibil

Covid-19a gure bizitzetan sartu zenetik, zenbaki eta datu zurrunbilo batean murgilduta gaude: kutsatuak, hildakoak, galera ekonomikoak... badirudi dena jaso daitekeela zifretan. Datuen atzean ezkutatzen da, baina, gutariko gehienon bizitza, eta hor, besteak beste,  zenbakietatik haruntzago doazen  beldurrak, kezkak eta sentimentuak pilatzen zaizkigu. Azken hauek hitzetan bihurtzeko gaitasuna ez daukagu guztiok. Bai ordea, Gontzal Mendibilek: zeanuriko musikariak lau minututako abesti batean jaso du azken asteetan gure bizimodua bilakatu denaren kronika, 'Esperantza ilunduran' izenarekin.

Abestian aldarrikatzen duen gisan, argi eta ozen dio Gontzal Mendibilek «Ezagutzen dugun mundua amaitu da». Eta aldaketa hau ez da txiripaz sortua, Kant edota Koperniko bezalako pentsalarien ideiak gogoan, Mendibilek garbi dauka beti dagoela arrazoiren bat atzean.

Ezagutu dugun bizimoduaren eraisketaren sinbolo gisa, 'Se acabo la diversion' abestiaren moldaketa bat ere egin du Gontzal Mendibilek. Aldaketak ordea, aukera berriak ekartzeko ere  balio lezakeela azpimarratu digu, gure buruegan sinestuz eta elkartasunean lan eginez.

Alor horretan, euskaldunok badugu eskarmentua Mendibilen hitzetan, kooperatibismoa kasu. Inoiz baino gaurkotasun handiagoa dute Jose Maria Arizmendiarretaren hitzek: «aldaketa sozialaren premia dugu, ez enpresena bakarrik eta gizaki ororen ekarpenak balio du, hemen denok gara beharrezko».

Gogoeta interesgarriak ekarri dizkigu Naiz irratira Gontzal Mendibilek, zer pentsa ematen dutenak.

Jaurlaritza Logoa