En direct
Euskara ez den beste hizkuntzetan jasotzen ditugu denbora pasatzeko proposamen gehienak. Euskal baliabide hauek jasotzeko aukeraren inguruan galdetuta «ikusi genuen euskaldunok ere denbora dezente pasa beharko dugula etxean, eta dokumentu hau sortzea erabaki genuen herritarren artean zabaltzeko», aipatu du Eneritz Albizuk. Izan ere, haren hitzetan, «euskaraz ere bada aukera, denbora pasatzeko, entretenitzeko eta informatzeko». UEMAk proposatutako euskarazko edukien artean badaude, film, podcast, joku, liburu, telesail...proposamenak. Hemen baliabide zerrenda.
Albizuk nabarmendu nahi izan du euskarazko bizimoduaren baitan, aisialdi, kultur eta informazioak garrantzia handia duela, eta horretarako «nahi adina baliabide» ditugula. Hala ere, gakoa, «ikusgarritasuna» ematean dagoela adierazi du.