En direct

ASIER ERRASTI

'HOUSEPARTY', berrogeialdi honetan biralizatu den aplikazioa.

'Houseparty' ez da tresna berri bat, baina Koronabirusa dela eta oso ezaguna bilakatu da. 

Audio_placeholder

'HOUSEPARTY', berrogeialdi honetan biralizatu den aplikazioa.

Loading player...
bat eta huts
bat eta huts

'Houseparty' IOS, Android, macOS eta Google Chromerako eskuragarri dagoen app bat da. Ez da tresna berri bat, baina gurean orain bilakatu da ezaguna, etxean zer egin ez dakigun une horietan lagun edo familia artean momentu dibertigarriak pasatzeko aukera paregabea eskaintzen duelako.

Aplikazio honek aldi berean zortzi pertsona ezberdinekin bideo-deiak egiteko aukera eskaintzen du, baita dei horietan zure lagun edo familikideekin hainbat jolasetara jolasteko aukera ere: 'Pictionary ', 'Trivial' edo 'Nor da Nor´ jokoetara, besteak beste. App-a biralizatu egin da Euskal Herrian azken aste honetan, batez ere etxeko gazteenen artean.

Jaurlaritza Logoa