En direct

Naiz Irratia

«Hegazkinen ekoizpena ez da beharrezkoa egun hauetan»

Gasteizko Alestis enpresak bere jardun presentziala mantentzea erabaki du. Martxoaren 17an eten zuten enpresaren jarduera baina gaurtik, martxoaren 24tik aurrera, berriro lanera itzultzeko agindua dute langileek. Enpresa batzordeak zuzendaritzaren jarrera salatu du. Ekaitz Azkarraga LABeko kideak azaldu digu egoera.

Audio_placeholder

«Hegazkinen ekoizpena ez da beharrezkoa egun hauetan»

Loading player...
Sektore aeronautikoan egiten du lan Alestis Taldeak
Sektore aeronautikoan egiten du lan Alestis Taldeak

«Martxoaren 24tik aurrera sartu behar gara lanera, goizeko 6.00tan». Hauxe da Alestis Taldeak Gasteizen duen lantokian bizi duten egoera. Aste betez, Martxoaren 17tik, etenda egon da enpresaren jarduna baina orain jarduera guztia berriro martxan jartzea erabaki du zuzendaritzak.

Ekaitz Azkarraga enpresa batzordeko LABeko ordezkariak azaldu digu, aho batez, erabakiaren aurka dagoela batzordea. «Ez gaude ados ezarri dituzten prebentzio neurriekin, ez zaigu normala iruditzen aste oso bat etxean egotea eta orain berriro lanera bidaltzea gure osasuna eta gure ingurukoena arriskuan jarriz».

Azkarragaren hitzetan, «egokiena enpresak jarduna eteta da, gizartearen parte izatea, eta horrelako krisi baten aurrean gelditu behar gara, ez da ezinbesteko lan bat, ez dugu behar hegazkinik egun hauetan, ez da beharrezkoa eta normalena etxean geratzea da, isolamendua».

Lanera joateko agindua jaso dute, ordea, langileek eta egoera honetan kezka eta haserrea zabaldi dira langileen artean. «Kezka dago, langileen artean edo senideen artean kutsatuak daude, beste batzuk ez dakite ondo dauden, ez dute testik egin...urduri daude beraiengatik eta ingurukoengatik».

Jaurlaritza Logoa