En direct

Ion T. BARRENA | Ion GARATE | Ainara RODRIGUEZ | Josu ODRIOZOLA

Eskola hutsen eguna Euskal Herrian

Euskal Herriko ikastetxe denak isteko agindu dute administrazio eremu bakoitzeko botereek. Irakasle, guraso eta ikasleekin hitz egin dugu neurria indarrean sartu den lehen egunean. 

Audio_placeholder

Eskola hutsen eguna Euskal Herrian

Loading player...
Hernaniko ikastetxe bat, gaur goizean (Jon URBE / FOKU)
Hernaniko ikastetxe bat, gaur goizean (Jon URBE / FOKU)

Ikastetxe sarrera guztietan isiltasuna nagusitu da Euskal Herriko ikastetxe gehienen sarreran. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erabat itxi dituzte gaur eskolak; Nafarroan gaurkorako gomendioa zena astelehenetik aurrera derrigorrezkoa izango da, berdin Ipar Euskal Herrian ere. 

Ostiraleko lan jardunaren abiapuntua, beraz, hurrengo asteetako lanak antolatzea izan da; aurrez abisurik ez baizen izan. 12.00etarako hedabide batek aurreratu zuen Lakuaren erabakia, 13.00etan egin zuten ofizial Hezkuntza eta Osasun sailek eta hogei minutu beranduago iritsi zen, Elgoibar Ikastolara adibidez, agindu ofiziala, «13.20 inguruan Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren gutuna jasu genuen erabakiaren berri emanez». Mikel Juaristi Elgoibarko ikastolako zuzendaritzako kidea da eta nabarmendu du prozedurak ez duela gehiegi erraztu euren lana, «ordurako hainbat gusao ate joka genituen, hedabideetan gaiak aurrea hartu zuelako. Horrelako gauzek ez digute laguntzen egoeraren kudeaketa egokia egiten». 

Enara Arozenak EHUren Leioako campusean ikasten du, «whasapp bidez jakin genuen guk erabakia eta gerok aurreratu genion irakasleari». 

Prest al zeuden egoera honetarako? Elgoibarko ikastolaren kasuan baietz espero dute, «uste dut prestatuta gaudela baina egunerokotasunak esango digu nola gauden». Azken urteetan arlo nagusietan modu digitalean lan egiten dute Elgoibarko ikastolan eta Juaristik dio beharrezko azpiegitura badutela, baina denen aldetik jarrera egokia beharko dela, «guraso eta familiek ere esfortzu berezia egin beharko dute». 

Lopez de Munainen kasuan, DBH1 eta DBH4 mailetako irakaslea da eta azaldu du «zortea izan dutela» hurrengo hamabost egunetan ez dutelako azterketarik. Kezka agertu du, ordea, susmoa baitu neurri bi astez harago luzatuko dela. 

Zergatik ez lehenago?

Enara Arozena ikasleak neurria lehenago hartzea espero zuen, Gasteizko campusa itxi zenean Leioan ere gauza bera egingo zutela, «gainera gure klasera egunero Gasteiztik 10 ikaskide etortzen ziren eta ez genuen ulertzen Gasteizen dena itxita egotea eta gurean ez». 

Jaurlaritza Logoa