En direct

Naiz Irratia

Inauterien jatorria, Joseba Aurkenerenaren eskutik

Inauteri hitzaren jatorria, inauteri jaietako ohiturak eta Euskal Herrian ohikoak diren mozorroak izan ditu hizpide Joseba Aurkenerenak Naiz Irratian.

Audio_placeholder

Inauterien jatorria, Joseba Aurkenerenaren eskutik

Loading player...
inauteriak.jpg
inauteriak.jpg

Inauteri hitzaren jatorria jakin ahal izateko, Goi Paleolitora jo behar dugula adierazi du Joseba Aurkenerena idazleak Informazioaren Harian. Inauteria hitza baino, Aurkenerenak inaute hitza erabiltzea nahiago duela adierazi du. Jatorriari dagokionez, bi teoria daudela azaldu du. Caro Barojarena bata eta Juan Antonio Urbeltzena bestea.

Euskal Herriko inauterietan ezagunak diren pertsonaiak ere izan ditu hizpide; hala nola joaldunak, zalduendoko pertsonaiak, markinakoak, Mielotxin edo Ziripot. Maskaradak ere inauterien erakusgarri direla gaineratu du. 

Euskal Herrian bi inauteri mota ezberdindu ditu Aurkenerenak: hirikoa eta rurala. «Nire ustez inauteri urbano eta jator bakarra Tolosakoa da». Euskal Herrian ospatzen direnen artean tradizionalak gustatzen zaizkiola adierazi du Aurkenerenak. «Niretzat gaizki daudenak Bilbon edo Donostian ospatzen direnak dira». Horri gaineratu dio Bilbon eta Donostian ospatzen diren inauteriak Rio De Janeirotik datozela.

Jaurlaritza Logoa