En direct

NAIZ IRRATIA

Gazteen eta komunikabideen arteko «etena», 2020ko Komunikaldian aztergai

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak 'Gazteak eta kazetaritza, nondik dator etena?' izenburupean antolatu du 2020ko Komunikaldia ekimena. Aditu eta arituen bidez informazioaren paradigma aldaketari begira izango dira osteguneko saioan.

«Mila saiakera egin badira ere, aktualitatearen eta gazteen artean etena geroz eta handiagoa dela uste dute zenbait adituk», hori du abiapuntu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak ostegunerako antolatu duen jardunaldiak. 'Gazteak eta kazetaritza, nondik dator etena?' izenburupean antolatu dute saioa.

Asier Etxenike Aztikerreko ikertzaile eta soziologoak abiatuko du jardunaldia 'Kazetaritza garai berrietan' izenburuko hitaldiarekin. Antolatzaileek aurreratu dutenez, komunikazioaren paradigma berriak eragindako aldaketak izango ditu hizpide Etxenikek.

Bigarren zatia MUko lau ikasle ohien eskutik izango da. Garazi Ayesta, Nagore Arin, Josu Odriozola eta Beñat Hach Emaberek kazetaritza nola ari diren bizitzen izango dute hizpide Naroa Urienek moderatutako eztabaidan. Lauak ere komunikazio proiektu ezbedinetan ari dira gaur egun, Zuzeun Hach Embarek, EiTBn Ayesta, Berrian Arin eta NAIZ Irratian Odriozola.

Izen-ematea

Jardunaldia irekia da baina interesa duenak izen eman behar du (hemen). Aretxabaletako campusean izango da jardunaldia, 15.00etan hasiko da Asier Etxenike soziologoaren hitzaldia eta 15.30etik aurrera izango da mahai-ingurua. 

Jaurlaritza Logoa