En direct

Naiz Irratia

Abelino Ruiz De Azua(ESK): «Norbaitek greba egiten duenean bere lanpostua ezin da ordezkatu»

Urtarrilaren 30eko greba orokorrean langile bati greba eskubidea urratu zitzaiola salatu du ESK sindikatuak. Langileak Gasteizko Udalaren menpe dagoen TUVISA enpresan lan egiten du. Sindikatuak jakinarazi du langileak greba egitea erabaki zuenean beste bat jarri zutela bere lekuan. Abelino Ruiz De Azua sindikatuko kidearekin landu dugu gaia.

Audio_placeholder

Abelino Ruiz De Azua(ESK): «Norbaitek greba egiten duenean bere lanpostua ezin da ordezkatu»

Loading player...
Gasteizko aparkaleku bat. (Argazkia: Gasteizberri.com)
Gasteizko aparkaleku bat. (Argazkia: Gasteizberri.com)

«Oinarrizko eskubide bat urratu dela uste dugu». Hala adierazi du Abelino Ruiz De Azua ESK sindikatuko kideak. Joan den urtarrilaren 30eko greba orokorrean TUVISA enpresako zuzendaritzak langile bati greba eskubidea ukatu ziola adierazi du Informazioaren Harian. TUVISA enpresa Gasteziko Udalaren menpe dago eta Arabako hiriburuko garraio publikoa eta aparkalekuak kudeatzen ditu. 

Greba egunean aparkaleku publiko bateko bulegoan lan egiten duen emakume batek greba egitea erabaki zuela adierazi du. Enpresak orduan ohar baten bidez jakinarazi zuen langileek greba eginez gero aparkalekuko hesia igota egongo zela egun osoan. ESK ko ordezkariak adierazi du, ordea, enpresak ez zuela emandako hitza bete eta beste langile bat jarri zutela aurrekoaren lekuan. «Norbaitek greba egiten duenean bere lanpostua ezin da ordezkatu».

«Pentsatzen dugu garrantzitsua dela egoera hauek salatzea». Ruiz De Azuak adierazi du epaitegiek erabakien berri eman arte ezin dela esan zehazki zer gertatu zen. Baina argi utzi nahi izan du sindikatuaren ustetan greba eskubidea urratu zaiola langileari.«Uste dugu oinarrizko eskubidea dela eta kasu guztietan errespetatu behar diela».

Jaurlaritza Logoa