En direct

Naiz Irratia

Juan Totorika:« Sareak sortzea oso garrantzitsua da mundu mailako arazo honi konponbidea emateko»

Mugak Zabalduz Karabanak datorren udan Balkanetara bidaiatuko du. Asteburuan topaketa egin dute Artean, aurtengo udan bidaia nora egingo duten erabakitzeko. Juan Totorika Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea da, eta Naiz Irratian izan da aurtengo bidaiaren inguruko xehetasunak ematen.

Audio_placeholder

Juan Totorika:« Sareak sortzea oso garrantzitsua da mundu mailako arazo honi konponbidea emateko»

Loading player...
Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz-eko ordezkariak.
Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz-eko ordezkariak.

Mugak Zabalduz Karabanak aurten Balkanetara joatea erabaki du. Juan Tototorika, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea da, eta aurtengo bidaiaren inguruko azalpenak eman ditu Informazioaren Harian.

Udan nora joan erabakitzeko, aurretik topaketa egin ohi dutela esan du Totorikak, «topaketek elkartasun handia ematen dute jendearen aldetik». Topaketa hori Euskal Herrian, eta bereziki Artean egiteak bere arrazoiak badituela adierazi du Totorikak. Herrian errefuxiatuei harrera egiteko proiektu garrantzitsu bat dagoela azpimarratu du, «Artea erreferente bilakatu da errefuxiatuen harreran».

Balkanetan jendea oso egoera latzean dagoela adierazi du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideak. Joan den urteko karabana Ceuta eta Melillara egin ostean aurten Balkanetara doaz, «200.000 pertsona harrapatuta daude Alemania, Farntzia edo Ingalaterara iristeko bidean». Gobernuak eta instituzioak inmigrazioaren aurka gogor jotzen ari direla salatu du Totorikak.

Mugak Zabalduz Karabanakoak elkartasuna erakustera eta sareak sendotzera doazela jakinarazi du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideak, «Europa mailan erantzun bat emateko sarea sortu nahi dugu».

Printzipioz bidaia uztailaren 16tik 26ra egiteko asmoa dutela iragarri du, «Katalunian bildu eta autobusez joango gara Frantzia, Kroazia edo Eloveniako mugetara».

Jaurlaritza Logoa