En direct

Naiz Irratia

Juan Mari Legorburu: «Autobideko bidesariak soberan daude»

Juan Mari Legorburu AP8 Peajerik ez plataformako kidea Naiz Irratiko Informazioaren Harian izan da. Plataformaren eskaria dagoeneko amortizatuta dauden autobideetan bidesariak kentzea dela adierazi du.

Audio_placeholder

Juan Mari Legorburu: «Autobideko bidesariak soberan daude»

Loading player...
AP-8 Peajerik ez plataforma.
AP-8 Peajerik ez plataforma.

Durangon AP-8 autobidea alde batera utzi eta N-634 errepidea erabiltzen duten herritarrak gero eta gehiago direla adierazi du Juan Mari Legorburuk AP-8 peajerik ez plataformako kideak Naiz Irratian.

Noranzko bakoitzean errei bana duen errepidetik egunero 24.000 ibilgailu igarotzen dira Legorbururen esanetan. Sei erreiko autobidetik berriz 31.000, «horrek ez du zentzurik». Legorburuk adierazi du autobideari 2003an amaitu zitzaiola errepidea kudeatzeko esleipena, «lehenbailen kendu behar da bidesaria». Bidesariak kenduta, plataformako kideak azaldu du jendeak N634a erabiltzeari utziko diola eta autobidean jende gehiago ibiliko dela. Horrela guztion segurtasuna handiagoa izango dela gaineratu du.

AP-8 peajerik ez plataformako kideak esan du azkenaldian jendeak autobidea erabiltzeagatik ordaindu egin behar dela adierazi diela, «guk ez dugu ezetz esaten», gaineratu du zerga bidez ordaindu beharko litzatekeela hori. Herritar guztiek zerga bidez ekarpenak egiten dituztela esan du, eta ez duela ulertzen zergatik ordaindu behar diren biak. «17 urte dira bizkaitarrok autobidea ordaintzeari utzi behar geniola». Errepideetako langileen soldatak eta mantenimendua ordaindu behar direla ulertzen du Legorburuk, baina hori ere zerga bidez oraindu beharko litzatekela uste du.

Amaitzeko, errepideko segurtasuna denon eskubidea dela adierazi du, «eskubideak ez dira erosten». Larunbatean 18.00tan manifestazioa deitu dute, Durangoko Ezkurdi plazan hasi eta Iurretako ordainlekuan amaituko da protesta. 

Jaurlaritza Logoa