En direct

Naiz Irratia

Mikel Otero: «Chioseko kanpalekuak 1000 migrantzailerentzat lekua du eta 6000 daude»

Gasteizko Legebiltzarreko ordezkaritza bat Grezian izan da migrante eta errefuxiatuek bizi duten egoeraren informazio eguneratua jasotzeko. EH Bilduko Mikel Oterok kontatu dizkigu bidaiaren nondik norakoak.

Audio_placeholder

Mikel Otero: «Chioseko kanpalekuak 1000 migrantzailerentzat lekua du eta 6000 daude»

Loading player...
Greziako uharteetako migranteen kanpalekuak gainezka daude. (Angelos TZORTZINIS/AFP)
Greziako uharteetako migranteen kanpalekuak gainezka daude. (Angelos TZORTZINIS/AFP)

Europaren migrazio politikaren ondorioak bertatik bertara ikustera joan dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako parlamentuko ordezkariak Greziara. Uharteetan egoera jasaezina dela baieztatu du Oterok Naiz Irratiari eskeinitako elkarrizketan.

Gasteizko Legebiltzarreko ordezkaritza Chis irlako Vial errefuxiatuen kanpalekuan izan da. 1000 lagunentzat prestaturiko kanpalekua da, baina une honetan 6000 pertsona inguru daudela ohartarazi du, «noraezean eta trabatuta». Asiloa eskatuta dute baina paperik gabe daude oraindik. Hala, Vial kanpalekuan eta inguruan daude pilatuta milaka migrante, «ahal dutena egiten». «Egoera guztiz negargarria da», EH Bilduko ordezkariaren esanetan. Migranteak «harrituta» daudela ere azaldu du, Europan egonik halako baldintzetan daudelako. «Segurtasun falta dago, osasun arretarik ez dute ia, zaborra ez du inork jasotzen...badlintzak izugarriak dira, ez sinestekoak».

Bidaia, nolabait, Aita Mari ontzia kudeatzen duen Itsas Salbamendu Humanitarioa Gobernuz Kanpoko Erakundearen hitzak entzun ostean antolatu zuten. Izan ere, egoera hobetu ez, okertzen ari zela jakinarazi zion Itsas Salbamendu Humanitarioak parlamentuari. Chios irlan, Vial kanpalekuan ari da lanean une honetan aipaturiko erakundea, osasun arreta eskeintzen die migratzaileei. Eurekin ere izan dira ordezkari politikoak.

Jaurlaritza Logoa