En direct

Naiz Irratia

Alfredo Dufur: «Ez dakigu non, baina emanaldia egin egingo dugu»

Lizarrako Udalak ukatu egin dio Garean euskara elkarteari Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi egunen udal kiroldegia erabiltzea. Alfredo Dufur elkarteko kideak adierazi du Udalari azalpenak eskatuko dizkiotela eta modu batera edo bestera emanaldia egin egingo dela. 

Audio_placeholder

Alfredo Dufur: «Ez dakigu non, baina emanaldia egin egingo dugu»

Loading player...
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak.

Lizarrari tokatu zaio orain; Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldirako lekua ukatu dio Udalak Garen elkarteari. Alfredo Dufur elkarteko kideak eman ditu xehetasunak NAIZ Irratian, Udalak dio kiroldegian emanaldiaren egun eta ordu berean lehentasuna duten kirol jarduerak daudela adierazi diela Udalak. Garean elkarteko kideak esan du, ordea, herriko kirol elkarteekin hitz egin dutela eta ez dutela egun horretan koinziditzen duen hitzordurik topatu. 

Azken aldian Iruñean eta Burlatan emanaldi berarekin izan direnak gogoan dituzte Lizarran ere, «ez gaude gorrak inguruan gertatu diren antzeko gertaerekin». Udalak beste arrazoiren bat baldin badu azalpenak eman beharko lituzkeela uste du Dufurrek. Bilera eskatu diote Udalari,«alde batetik azalpen zabalago bat jasotzeko, eta bestetik emanaldia baldintza egokietan eskaintzeko alternatibaren bat aurkitzeko».

Edozein modutan, otsailaren 5eko emanaldia egin egingo dela iragarri du Dufurrek, «emanaldia egin egingo dugu, ez dakigu non, baina konpromisoa hartuta dago». 

Arrakastatsua izatea espero dute, gainera, hala izan ohi delako beti, «urtero urtero etortzen dira haur berriak». 700 pertsona inguru hurbiltzen direla gaineratu du, «bertako haur eta familiak gogoz egoten dira gure pailazorik ezagunenak ikusteko»

Jaurlaritza Logoa